top of page
ventanal

Espezializazio eremuak

  • Nire espezializazioa Elikadura Nahaste eta obesitatean interbertzio psikologikoa da.

​​

  • Gorputz Irudia. Gorputz irudiaren desategintasuna EN sufritzeko faktore garrantzitsuenetako bat bada ere hau pairatzen duten pertona guztiek ez dituzte ENak garatzen. Hala ere, gorputz irudiaren desatsegintasuna lantzea berebizikoa da, are gehiago gaur egun kontsumitzen dugun edukiaren gehiena gorputzean zentratua dagoela kontuan izanik.

​​

  • Dolu prozesuak. Prozesu hauek uste baina egoera gehiagotan pairatzen dira, egunerokotasunean eman daitezken galera eta aldaketekin ere ematen direlako. 

​​

  • Jokabide suizida. Gaur egun, Espainian, suizidioa da heriotza ez naturalaren kausa nagusia gazteen artean, egunean 11 heriotz inguru ematen direlarik. Gai delikatua bada ere, merezi duen espazio eta garrantzia eman behar zaio. Suizidioa jokabide suizidaren azken adierazpena besterik ez da, lehenagoko beste adierazpenetan prebentziotik lan egin daitekelarik.

​​

  • Antsietate eta depresioa. Ikusi da jendartean hauek direla gehien pairatzen diren nahasteak gaur egun. Hortaz, garrantzitsua da hauek pairatu baina lehenago, bitarteko eta ondorengo sintomak lantzea. 

​​

  • Kirolean esku-hartzea. Esku-hartze hauek duten helburua kirolariaren ongizate emozionala da, baita estres zein beste egoerak ahalik eta hoberen kudeatzea.​​​​

​​

  • Bide emozionalean laguntza. Prozesu terapeutikoa hasteko prest dagoen edozein laguntzea da helburu, ez dena zuzendaritza moduan egingo baizik eta bidelagun moduan, ongizate integralaren norabidean. 

Nire ikuspegia

Sara M. Psicología ez da eskola psikologiko zehatz batean txertatzen. Paradigma guztietako teknika ezberdinak erabiltzen dira datorren pertsonari modu optimoenean egokitutzeko. 

​​

Hala ere, aurrera eramaten den lana modu tranbertsalean definitzen duena Rogersen triada da, espazio hau enpatikoa, benekotasunean oinarritua eta epaiketarik egiten ez den tokia bilakatuz.

Horrela, espazio goxo eta seguru bat eskaintzen da, non norberaren emozio, pentsamendu eta jokabideak adierazi daitezken. Modu honetan ongizate integralaren bidean murgilduz. 

pájarosvolando
Mi enfoque
bottom of page